XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gobernariaren mezulari pertsonalak eraman zion geroago ahozko mandatua esanez Manuela Sáenzek ez ziola idatzi postariek haren gutunak ez hartzeko instrukzio zorrotzak zituztelako.

Manuelak berak bidalia zen, zeinak data berean zuzendu baitzion presidenteari protestazko gutun bat debekuarengatik, eta horixe izan zen joanetorriko xaxaketa-sail baten jatorria, zeina erbesteratzeaz eta ahazmenduaz berarentzat amaituko baitzen.

Hala ere, Posada Gutiérrezek espero zuenaz kontrara, zeinak hurbiletik ezagutzen baitzituen maitasun tormentatu haren behaztopak, jeneralak irribarre egin zuen albiste txarrarekin.

Gatazka hauek nire txoro maitagarriaren egoera naturala dira.

José Palaciosek ez zuen nahigabea ezkutatu Hondako hiru egunak programatu zireneko kontsiderazio ezagatik.

Gomitarik harrigarriena Santa Anako zilar-meatze baterako paseoa izan zen, handik sei lekoatara, baina harrigarriagoa izan zen jeneralak onartzea, eta askoz harrigarriagoa lurpeko galeria batera jaistea.

Okerrago oraindik: itzulerakoan, nahiz eta sukar handia izan eta burua minez leher egiteko zorian, igerian ekin zion ibaiaren ubatu batean.

Urrun zeuden lautada-erreka esku bat lotua zuela gurutzatzera apostu egin eta hala ere igerilari trebeenari irabazten zioneko egunak.

Oraingoan, nolanahi ere, nekerik gabe egin zuen igerian ordu erdiz, baina zeukan txakur-saihetsartea eta zango mazkarrak ikusi zizkiotenek ez zuten ulertu bizirik jarrai zezakeenik hain gorputz gutxirekin.

Azken gauean, udalak gala-dantzaldi bat eskaini zion, zeinetara joatea desenkusatu baitzen paseoaren nekearengatik.